Foku (geometria)
Itxura
Geometrian, konika baten fokua planoko puntu finko bat (edo batzuk) da. Ikusiko dugunez, kurba horren puntuekin erlazionatutako hainbat distantzia konstanteak izaten dira fokua erreferentzia hartuta.
Zirkunferentziaren fokua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zirkunferentziaren fokua zentroa da. Zirkunferentziaren puntu guztietatik zentrorainoko distantziak berdinak dira.
Elipsearen fokuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elipsearen fokuak bi dira. Elipsearen edozein puntutatik fokuetarainoko distantzien batura konstantea da.
Parabolaren fokua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parabolaren fokua bakarra da. Parabolaren edozein puntutatik fokurainoko distantzia eta zuzentzaile izeneko zuzen finko baterainoko distantzia berdinak dira.
Hiperbolaren fokuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiperbolaren fokuak bi dira. Hiperbolaren edozein puntutatik fokuetarainoko distantzien kendura (balio absolutuan) konstantea da.